Herri Eskolako zentrotan kontzentrazioak egin dituzte biharko grebaren ataritan

  Hezkuntza  Arrasate

Herri Eskolako zentrotan kontzentrazioak egin dituzte biharko grebaren ataritan

Steilasek, LABek eta ELAk greba deialdiarekin bat egingo dute bihar Herri Eskolako zentroek, eta babes hori irudikatzeko kontzentrazioak egin dituzte gaur. Besteak beste, irakasleen ordezkapenak lehen egunetik egitea eta gelako ikasle kopurua %10ean murriztea eskatuko dute.

Murrizketen aurkako elkarretaratzea gaur goizean Elgetako Herri Eskola atarian

  Hezkuntza  Elgeta

Murrizketen aurkako elkarretaratzea gaur goizean Elgetako Herri Eskola atarian

Ikastetxeko langileen gehiengoak bat egiten du martxoaren 22ko greba deialdiarekin, eta egun horretan burutuko diren mobilizazioetan parte hartzeko deia luzatu diete familiei. Aurrerantzean, gainera, ikasturte amaitu bitartean bariku guztietan egingo dute elkarretaratzea eskola atarian.

Benetako erronkekin aurrez aurre Oñatin GazteGOTalent lehiaketan

  Hezkuntza  Oñati

Benetako erronkekin aurrez aurre Oñatin GazteGOTalent lehiaketan

Mondragon Unibertsitateak antolatutako lehiaketa batean batxilergoko eta LHko 50 gazteek parte hartuko dute beraien talentua eta ziurtasuna erakutsiz, enpresek jarritako erronkei aurre eginez. Lehiaketa bihar gauzatuko da, martxoaren 17an, Oñatin dagoen Enpresagintza Fakultatean.

MUren Orona Ideo campusean izan da Hezkuntza sailburua

  Hezkuntza  Debagoiena

MUren Orona Ideo campusean izan da Hezkuntza sailburua

Cristina Uriarte, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua, MUren Orona Ideo Campusean izan da gaur Unibertsitateko errektore Vicente Atxak gonbidatuta, 2017-2020 Plan Estrategikoa aurkezteko helburuarekin.

Gallineroko umeen aldeko Ikaskuntza Astea

Erabiltzailearen aurpegia   Hezkuntza

Gallineroko umeen aldeko Ikaskuntza Astea

Bizikasi, Debagoieneko Etengabeko Ikaskuntza zerbitzuaren 10. urtemuga dugu aurtengo ikasturtea. Urteurrena aitzakia hartuta, Mariaren Lagundia ikastolarekin elkarlanean, dagoeneko hasiak gara 2017ko udaberrian gauzatuko dugun "Ikaskuntza Astea" prestatzen.

Arizmendik Jose Arana gunea inauguratu du

  Hezkuntza  Debagoiena  Eskoriatza

2017a hastearekin batera estreinatu zuten eraikin berritua Jose Aranako haur eta profesionalek, baina gaur egin dute inaugurazio ofiziala. Eta bertan izan dira, besteak beste, Arizmendiko ordezkariekin batera, Cristina Uriarte, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza sailburua, Markel Olano, Gipuzkoako diputatu nagusia, Joxerra Zubizarreta, Eskoriatzako alkatea eta Joxean Alustiza, Gizabidea Fundazioaren lehendakaria. 

»» Ikusi argazki guztiak (27)

Amaia Agiriano: "Sormen handia eta izugarrizko jakin-mina dute adimen gaitasun handiko umeek"

  Hezkuntza  Arrasate  Debagoiena

Adimen gaitasun handiko neska-mutikoen gaineko argibideak eman ditu Aupatuz elkarteko Amaia Agirianok. Gaur, egubakoitza, horren gainean egingo du berba Arrasateko Kulturateko areto nagusian, 18:30ean.

Bertako euskara lantzeko ikastaroak Udal euskaltegian

  Hezkuntza  Bergara

Berba egiterakoan egiten diren akats ohikoenak lantzeko ikastaroa antolatu Udal Euskaltegiak.  Izena emateko, Udal Euskaltegira deitu (943 764 453) edota izena emateko txartela bete eta Irizar jauregira eraman behar da. Ikastaroan parte hartzeko matrikula hamar euro da.

Haurtzaroaren gaineko trebakuntza zikloa antolatu du Guraso Foroak

  Hezkuntza  Aretxabaleta

Transexualitatearen eta bullyingaren gainean jardutera etorriko dira bi aditu. Hitzaldi bana eskainiko dituzte eta izena emateko epea zabalik dago martxoaren 13a artean.

PBL metodologia ezagutzeko jardunaldia Mondragon Unibertsitatearen eskutik

  Hezkuntza  Debagoiena

PBL metodologia ezagutzeko jardunaldia Mondragon Unibertsitatearen eskutik

Bigarren PBL Day hau Hernaniko Orona Ideon egingo da eta metodologia honekin egindako proiektu onena aukeratzeaz gain, hizlari ezagunek parte hartuko dute.

Mondragon Team Academy sareak MentorHonoris saria jaso du Madrilen

  Hezkuntza  Debagoiena  Oñati

Mondragon Team Academy sareak MentorHonoris saria jaso du Madrilen

AMCES elkarteak eman ditu lehen aldiz MentorHonoris sariak Madrilen izan den Espainiako lehen mentoring kongresuan eta 15 pertsona eta erakunderen artean Mondragon Team Academy nazioarteko sarea saritua izan da.

'Arnasguneen hezkuntza proiektua' haurrekin lantzera

  Hezkuntza  Aramaio

'Arnasguneen hezkuntza proiektua' haurrekin lantzera

UEMA osatzen duten herrietako ikastetxeetan DBHko eta Batxilergoko ikasleekin lantzen den programa da. Udalak euskalduntzen ari diren artean, udalerrietako giroa gero eta erdaldunagoa dela ondorioztatu dute UEMAn, eta gazteengan kontzientzia sortzean jarri dute fokua. Izan duen harrera ona ikusita, haur hezkuntzako ikasleengana hedatzea erabaki dute.

Nerabeen gurasoei eskainitako bigarren jardunaldiak egingo dituzte martxoan

  Hezkuntza  Aretxabaleta

Nerabeen gurasoei eskainitako bigarren jardunaldiak egingo dituzte martxoan

Guraso Foroak antolatuta 11 eta 17 urte arteko gazteen gurasoek trebakuntza ikastaroa izango dute komunikazioa indartzeko. Hiru saio izango dira martxoa eta apirila artean eta izena emateko epea zabalik dago martxoaren 2a arte.

Kurtzebarri mendian izan dira Herri Eskolako kideak

  Hezkuntza  Arrasate

Kurtzebarri mendian izan dira Herri Eskolako kideak

Aretxabaletako Kurtzebarri mendira joan ziren atzo Herri Eskolako 30 ume eta guraso. 10:00etan irten zuten Arrasatetik, Mendiola auzotik bueltan igo, eta 14:00ak ingururako bueltan ziren.

Antzerki Astean murgilduta daude Kurtzebarri eskolan

  Hezkuntza  Aretxabaleta

Antzezlanak eskaintzen dabiltza gurasoei eta lagunei Kurtzebarri eskolako neska-mutikoak eguaztenaz geroztik. Bi egunotan Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleen txanda izan da, eta datorren eguenera bitartean 6. mailara artekoek egingo dute. Ikuskizunak 17:30ean dira.

»» Ikusi argazki guztiak (28)

Espazio irekien aldeko apustua Jose Arana gunean

  Hezkuntza  Eskoriatza GAURKOAK

Urtearekin batera estreinatu dute eraikin berritua Jose Aranako haur eta profesionalek. Arizmendi Ikastolako Eskoriatzako Jose Arana guneko eraberritze lanak uztailaren 4an hasi zituzten, eta urtarrilera arte, lanek iraun bitartean, Huhezi Unibertsitateko Dorleta eraikinaren ondoko zelaian jarritako modulu aurrefabrikatuetan izan dira haurrak. Gustura izan dira bertan, eta, Huhezikoen partetik harrera beroa jaso duten arren, bueltatu dira Jose Arana egoitzara, eta oso pozik daude bertan egin dituzten aldaketa guztiekin.

Nazioartetik praktikak egitera, estreinakoz

  Hezkuntza  Aretxabaleta  Debagoiena  Eskoriatza

Nazioartetik praktikak egitera, estreinakoz

Huhezi fakultatearen 'Placements for Teaching Practice' mugikortasun programaren baitan, Texasko unibertsitateko bost ikasle etorri dira irakasle izateko praktikak egitera; helburu nagusia da hemengo ikastetxeetako hezkuntza proiektuak ezagutzea.

Biodibertsitatea aztertzen ari dira Bergarako eskoletako ikasleak, Agenda 21 programaren barnean

  Hezkuntza  Bergara

Biodibertsitatea aztertzen ari dira Bergarako eskoletako ikasleak, Agenda 21 programaren barnean

Bergarako bost ikastetxeetako 2.600 ikasle inguru dira herriko biodibertsitatearen egoera aztertzen ari direnak: San Martin Agirre Herri Eskola, Aranzadi Ikastola, Mariaren Lagundia Ikastola, Ipintza institutua eta Miguel Altuna Lanbide Heziketako Ikastetxea.

Martxan da DUALa bultzatuz, indartuz eta finkatuz egitasmoa Bergarako MAIn

Erabiltzailearen aurpegia   Hezkuntza

Martxan da DUALa bultzatuz, indartuz eta finkatuz egitasmoa Bergarako MAIn

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamenduaren laguntzari esker, Debagoieneko bost enpresekin elkarlanean egungo Lanbide Heziketako DUALa eredua hobetzeko helburua duen dagoenekoz martxan da.

Kudeaketa arloan Ikerketa Talde Bikaina izendatu dute Mondragon Unibertsitateko MIK-eko ikerketa taldea

  Hezkuntza  Debagoiena

Kudeaketa arloan Ikerketa Talde Bikaina. Horrela izendatu du Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailak Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultatea, MIK Kudeaketa-ikerketarako Zentroak aurrera daraman ikerketa-lanaren harira.