'Hemen Debagoiena'

  Gizartea  Debagoiena HEMEN DEBAGOIENA

Apirilak 26ko Hemen Debagoiena.

Bizilagunak: familia edo etsai?

  Gizartea  Arrasate  Debagoiena HEMEN DEBAGOIENA

Erraza dirudien arren, ataria konpartitzea, batzuetan, amesgaizto bihurtu daiteke. Teilatu beraren azpian hainbat familia, eta horien artean, elkarbizitza edo infernua. 

Sormen tailerra izango da udako eskaintzaren berrikuntza nagusia

  Gizartea  Bergara GAURKOAK

Bergarako Udalak haur eta nerabeentzat eskaintza bateratua prestatu du uda honetarako, sei multzotan banatuta. Multzo horietako bat da, hain zuzen, sormen tailerra da, eta haurrek antzezlan bat sortzea izango da helburua. "Objektuak, jantziak, atrezzoa eta adierazpen korporala landuko dute haurrek", azaldu du Maite Agirre kultura zinegotziak.

Aita Menni Ospitalean 25 urte lanean doazen langileak omendu dituzte

  Gizartea  Arrasate

Aita Menni Ospitalean 25 urte lanean doazen langileak omendu dituzte

Omenaldia San Benito Menni Arrasateko osasun zentroaren sortzailearen heriotzaren 103. urteurrenaren harira egingo diren ekintzen barnean biltzen da.

Maiatzaren 6an Aingeruguardatik Gatzagainera doan errepidea tartea itxita

  Gizartea  Eskoriatza  Leintz Gatzaga

Maiatzaren 6an, Gatzagako XX. igoera jokatuko da Eskoriatzatik Gatzagarainoko bide zaharrean (GI-3310 errepidea). Hori dela-eta, Aingeru Guardako biribilgunean bidea itxiko da, baina, Mazmela eta Kuatruena auzoetan bizi direnek ez dute arazorik izango etxera joateko, betiere, kontrolean esanez gero nora doazen.

Jaiak ospatuko dituzte asteburuan Labegaraieta auzoan

  Gizartea  Bergara

Apirilaren 30etik eta Maiatzaren 1era jaiak ospatuko dituzte Bergarako Labegaraieta auzoan. Auzo bazkaririk eta krosik ez da faltako aurten ere, haur, gazte zein helduendako prestatutako bestelako ekintzez gainera.

Hiru autoren arteko istripua izan da Eroskiko biribilgunetik gertu

  Gizartea  Arrasate

Hiru autoren arteko istripua izan da Eroskiko biribilgunetik gertu

Hiru autok egin dute talka 7:45 inguruan Gi-627 errepidean, Arrasatetik Bergara alderako saihesbidean, Eroskiko biribilgunetik gertu. Zauriturik ez da izan Ertzaintzaren esanetan, baina auto pilaketa sortzen dabil.

'Hemen Debagoiena'

  Gizartea  Debagoiena HEMEN DEBAGOIENA

Apirilak 25eko Hemen Debagoiena.

Nikolas Uribarren: "Jasotzen ditugun larrialdi-abisuen %60-70 immigrazio irregularrarekin dago lotuta"

  Gizartea  Arrasate HEMEN DEBAGOIENA

Nikolas Uribarren arrasatearrak hamabost urte daramatza Itsas Erreskatean lanean eta egun Guardamar Polimnia ontziko kapitaina da. Immigrazioarekin lotutako erreskateetan egoera gogorrak ikusi izan dituela dio.

'Hemen Debagoiena'

  Gizartea  Debagoiena HEMEN DEBAGOIENA

Apirilak 24ko Hemen Debagoiena.

Urruntze agindua gizonezko bati, bikotekidea kolpatzea leporatuta

  Gizartea  Aretxabaleta

Ertzaintzak 45 urteko gizonezko bat atxilotu zuen Aretxabaletan apirilaren 16an, ustez bikotekidea kolpatzearren. Lekuko batek poliziari deitu zion esanez aurpegia odoletan zuen emakume bat sartu zuela gizon batek Aretxabaletako atari batera.

Lehen ekintzak Guraso eta Haur Asanbladaren eskutik

  Gizartea  Arrasate

Lehen ekintzak Guraso eta Haur Asanbladaren eskutik

Eguraldi kaxkarrarekin Arrasaten aterpe gutxi dagoela ikusirik, herriko guraso talde batek Gaztetxea umeen aisialdirako espazio gisa erabiltzeko eskaria egin zieten bertako kideei. Oniritzia jaso ostean 'Arrasateko Guraso eta Haur Asanblada' eratu zuten, eta jada hasi dira ekintza ezberdinak antolatzen.

Argazki galeria: Intxortako borrokaldiaren errekreazioa eta biktimei omenaldia

  Gizartea  Elgeta

Intxortako erresistentziaren 80. urteurrenean, urtero legez errekreazioa egin dute lubakietan, eta ondoren, frontoian, faxismoaren biktima izan ziren hainbat elgetarrei omenaldia egin diete, haien familiartekoen bitartez.

»» Ikusi argazki guztiak (84)

Faxismoaren Elgetako biktimak omendu dituzte Intxortako erresistentziaren 80. urteurrenean

  Gizartea  Debagoiena  Elgeta

Faxismoaren Elgetako biktimak omendu dituzte Intxortako erresistentziaren 80. urteurrenean

Urtero legez, errekreazioa egin dute Intxortako magalean, eta ondoren Elgetako frontoian omenaldia jaso dute 1936ko gerran faxistek herrian burututako krimenen biktimen familiartekoek.

Pottogorrien Egunaren barruan, hainbat ekintza

  Gizartea  Arrasate

Arrasateko Gaztetxearen 26. urteurrena opsatzeko ekitaldien barruan, Gorputz Askeen Asanbladaren edo Pottogorriak Taldearen ospakizunen txanda izan da gaur.

»» Ikusi argazki guztiak (8)

Arantzazu inguruko mendietan min hartu duen emakume bat erreskatatu dute helikopteroz

  Gizartea  Oñati

60 urte inguruko emakume bat helikopteroz erreskatatu behar izan dute Arantzazu inguruko mendietan zebilela hankan min hartu ostean. Larrialdi zerbitzuek  11:30 inguruan jaso du abisua, eta egoera larria ez zen arren –orkatilan hartu du min– zegoen lekuagatik helikpteroz erreskatatu behar izan dute. Donostiako suhiltzaileen basera eroan dute, eta handik, Donostiako Unibertsitate Ospitalera.

Gerrako desagertuen auzia ikusaraziz

  Gizartea  Elgeta

Gerrako desagertuen auzia ikusaraziz

Olatz Gorrotxategik 43º13’44’N antzezlana aurkeztu du osoko bilkuren aretoan. Formatu txikikoa izanik, hogei bat pertsona bildu dira, eta argazkiez, dokumentuez edota ikus-entzunezkoez lagunduta, desagertutzat jotako bere familiarteko Domingo Gangoitiren bilaketa kontatu du.

Errotaldeko Santa Ana ermitaren kanpoaldeko pintadak ezabatu eta ingurua garbitu du Udalak

  Gizartea  Bergara

Errotaldeko Santa Ana ermitaren kanpoaldeko pintadak ezabatu eta ingurua garbitu du Udalak

"Urte luzetako utzikeriaren ondorioz, zikinkeriaz eta pintadaz beteta zegoen" ermitaren fatxada garbitu du Udalak. Eraikinak monumentu izendapena duenez, Udalak enpresa berezi bat kontratatu zuen. 814 euroko aurrekontua izan dute lanok.