Inkesta: zeinek sortu du abesti hau?

Maider Aranguren api 25, 18:51 Arrasate

HEMEN DEBAGOIENA

Adimen artifizialarekin abestiak sortzea oso samurra da. Lagun batek, esaterako, euskaraz sortzeko eskatu dio hiru berba emanda: Arrasate, drogak eta maitasuna. Herritarrek gustuko ote dute kantu hori? Eta asmatuko dute zeinek sortutakoa den?

Leintz Gatzagako autobus zerbitzuetan aldaketak egingo dituzte

Imanol Beloki Unamuno api 25, 16:56 Leintz Gatzaga

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua den Azahara Dominguezek Dorleta Elkorobarrutia Leintz Gatzagako alkatearen eskaerari erantzun dio eta Lurraldebuseko zerbitzua herritarren beharretara egokituko du. Hau da, DG21 linearen irteera guztiak bost minutu aurreratuko dira (Leintz Gatzaga>Eskoriatza>Arrasate), beste linea eta garraiobide batzuk hartu behar izaten dituen jendeari erraztasunak emateko.

Arkupe kultura etxea, Aretxabaleta
San Andres auzoa, Arrasate
Munibe plaza, Bergara