Arantzazu inguruko mendietan min hartu duen emakume bat erreskatatu dute helikopteroz

  Gizartea  Oñati

60 urte inguruko emakume bat helikopteroz erreskatatu behar izan dute Arantzazu inguruko mendietan zebilela hankan min hartu ostean. Larrialdi zerbitzuek  11:30 inguruan jaso du abisua, eta egoera larria ez zen arren –orkatilan hartu du min– zegoen lekuagatik helikpteroz erreskatatu behar izan dute. Donostiako suhiltzaileen basera eroan dute, eta handik, Donostiako Unibertsitate Ospitalera.

Gerrako desagertuen auzia ikusaraziz

  Gizartea  Elgeta

Gerrako desagertuen auzia ikusaraziz

Olatz Gorrotxategik 43º13’44’N antzezlana aurkeztu du osoko bilkuren aretoan. Formatu txikikoa izanik, hogei bat pertsona bildu dira, eta argazkiez, dokumentuez edota ikus-entzunezkoez lagunduta, desagertutzat jotako bere familiarteko Domingo Gangoitiren bilaketa kontatu du.

Errotaldeko Santa Ana ermitaren kanpoaldeko pintadak ezabatu eta ingurua garbitu du Udalak

  Gizartea  Bergara

Errotaldeko Santa Ana ermitaren kanpoaldeko pintadak ezabatu eta ingurua garbitu du Udalak

"Urte luzetako utzikeriaren ondorioz, zikinkeriaz eta pintadaz beteta zegoen" ermitaren fatxada garbitu du Udalak. Eraikinak monumentu izendapena duenez, Udalak enpresa berezi bat kontratatu zuen. 814 euroko aurrekontua izan dute lanok.

Arrasateko lau autoeskola ikertzen dihardute, ustez prezioak adostearren

  Gizartea  Arrasate

Arrasateko lau autoeskola ikertzen dihardute, ustez prezioak adostearren

Lehiaren Euskal Agintaritzan partikular batek Errenteriako lau autoeskolak ustez lehiaren arauak apurtzen zituztela salatu zuen, eta Arrasatekoen gaineko ikerketa, berriz, ofizioz hasi zuten. Hala, aurre ikerketa baten ostean, espedientea ireki diete orain.

San Prudentzio jaiak ospatuko dituzte domekatik aurrera Elorregin

  Gizartea  Bergara

San Prudentzio jaiak ospatuko dituzte domekatik aurrera Elorregin

Domekan txokolatada eta haurrendako jolasak izango dira, eta dator denetarik izango da: musika, bertsoak, pilota partiduak...

Mendiko bizikletaz ari zela zauritutako emakume bat erreskatatu dute Araotzen

  Gizartea  Oñati

14:00ak inguruan jaso dute istripuaren abisua, eta Ertzainak eta Zubillagako suhiltzaileak bertaratu dira zauritutako 49 urteko emakumea artatzera. Mendiko bizikletan zebilela erori eta bizkarrean min hartuta zegoen.

Gernikako bonbardaketaren 80. urteurrena oroitzeko ekitaldiak egingo ditu Aretxabaletako Sortuk

  Gizartea  Aretxabaleta

Gernikako bonbardaketaren 80. urteurrena oroitzeko ekitaldiak egingo ditu Aretxabaletako Sortuk

Apirilaren 26an, Gernikaren bonbardaketaren 80. urteurren egunean, Oroimen ekitaldia egingo du Aretxabaletako Sortuk, Mitarte plazan. Txistulariak, dantzariak eta eskaintzak izango direla besteak beste iragarri dute.

Gazteentzako ekintzak aste osoan zehar

  Gizartea  Arrasate

Arrasateko Gazteguneak martxan jarri du nerabeei zuzenduta dagoen udaberriko oporren egitaraua. Atzo arratsaldean ekin zioten lehenengo ekintzari eta parte hartu nahi duen gazte orok, apirilaren 22ra arte, domeka, izango du aukera.

Murala aurkeztu eta kantu afaria egingo dute Pottogorriek AGAKOren 26. urteurrenaren barruan

  Gizartea  Arrasate

Murala aurkeztu eta kantu afaria egingo dute Pottogorriek AGAKOren 26. urteurrenaren barruan

AGAKOren 26. urteurren ekitaldien artean Pottogorri taldeak antolatutakoak izango dira. Egubakoitzean dokumentala emango dute gaztetxean, eta zapatuan murala eta fanzinea aurkeztu eta ondoren karropoteoa eta kantu afaria egingo dituzte.

Garai bateko jaiak edo egungoak gurago?

  Gizartea  Arrasate  Debagoiena GAURKOAK

Bailableak eta guatekeak, txosna eta kontzertu bihurtu ditugu. Eta lehen egunez egiten bazen ere festa, orain, ekitaldi nagusiak gau partera pasatu dira. Nagusiek zer dute nahiago?

Motor bazkari solidarioa egingo dute lehenengoz Arrasaten

  Gizartea  Arrasate

Motor bazkari solidarioa egingo dute lehenengoz Arrasaten

Red Dragons motorzale taldekoek lehenengo motor bazkari solidarioa antolatu dute. Apirilaren 22an, zapatua, izango da, Arrasaten. Janaria bilduko dute Herriko Plazan eta motorrean kostaldetik bueltatxo bat egin gero. Aurrez izena eman behar da bazkarirako, 5 euroren truke.

Elgetako erretiratuek egun osoko irteera antolatu dute maiatzaren 10erako

  Gizartea  Elgeta

Elgetako erretiratuek egun osoko irteera antolatu dute maiatzaren 10erako

Ordizia eta Donostia bisitatuko dituzte. Interesatuek Ozkarbi elkartean eman behar dute izena apirilaren 29an. Prezioa da 30 euro. Apirileko podologia kontsultaren berri ere eman dute Xalbadorpe elkartetik.

Turista ugari dabil egunotan Oñatin, bisita gidatuak aprobetxatuz

  Gizartea  Oñati GAURKOAK

Aste Santuko oporrak direla eta, turista ugari hurbildu da Oñatira egun hauetan, bertako altxorrak ikusi eta hauei buruz jakiteko asmotan. Urtero moduan, bisita gidatuak izan dituzte bertaratutakoek, Txokolateixian, unibertsitatean, San Migel parrokian eta beste hainbat lekutan.

Hotz Oñatik emandako laguntza guztia eskertu nahi izan die oñatiarrei

  Gizartea  Oñati

Hotz Oñatik emandako laguntza guztia eskertu nahi izan die oñatiarrei

Apirilaren 7an, Hotz Oñatik aurrez bildu ahal izan zituen 4.269 kilo merkantzia solidario Irunera bidali zituen, Zaporeak-en biletegira. Guztira 192 kaxa izan dira, hamaika paletetan banatuta. Bidalketa arrakastatsua izan dela ikusita, oñatiarren laguntza eskertu nahi izan du elkarteak.