'Hemen Debagoiena'

  Gizartea  Debagoiena

Uztailaren 20ko saioan, itsas zeharkaldietan ondo baino hobeto dabiltzan Xabier Gordoarekin eta Ion Mujikaren egon da Amaia Txintxurreta; Eneko Azurmendi, aldiz, Basatiaren mintzoak ikuskizuneko protagonistekin.

Cowork gunea egokituko da Olakuako dorrean

  Gizartea  Oñati

Cowork gunea egokituko da Olakuako dorrean

Atzo egin zuten uztaileko osoko bilkura Oñatin. Ohi baino aste bete lehenago, udako oporrak direla-eta. Gai-zerrendako puntu guztiak onartu zituzten aho-batez. Gainera, Altsasuko auziko zigor eskaeren inguruan EH Bilduk eta EAJk mozio bateratua aurkeztu zuten.

Mantenu lanak Arrasate-Abadiño lerro elektrikoan

  Gizartea  Elgeta

Mantenu lanak Arrasate-Abadiño lerro elektrikoan

Red Electrica de España mantenu lanak egiten ari da Elgetatik igarotzen den Abadiño-Arrasate lerro elektrikoan.

Bidegorria egiteko, Foru Aldundiaren 37.000 euroko diru-laguntza jasoko du Udalak

  Gizartea  Eskoriatza GAURKOAK

Aingeruguardatik Kuatruenara bitartean bidegorria egingo da, eta hori gauzatzeko Gipuzkoako Foru Aldundiaren 37.000 euroko diru-laguntza jasoko du Udalak. 900 metroko bidea asfaltatu egingo da eta argiteria publikoa jarriko dute, besteak beste. Hala, honen berri emateko, Marisol Garmendia, Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun eta Lurralde Antolaketaren Diputatua bidegorria ikusten izan da.

Udal gobernuak herritarrei egindako inkestaren "erabilera politikoa" salatu du Oñatiko EAJk

  Gizartea  Oñati GAURKOAK

"Diru publikoarekin egindako galdetegiak" Udal gobernuaren aldetik interes politikoa duela helburu adierazi dute jeltzaleek. Era berean, oñatiarrentzat "garrantzitsuak diren hainbat galdera baztertu dituztela diote eta inkesta sakonagoa egiteko aukera galdu" duela.

Lotara, indarberrituta esnatzeko

  Gizartea  Arrasate

Lotara, indarberrituta esnatzeko

Irati Tabernak ateak itxiko ditu denboraldi batez, erreforma sakonak egin eta itxuraldatuta berragertzeko. Ostean elkarteak eta tabernak espazio bakarrean egingo dute bat, herritarrentzako "erreferentzia gune" izaten jarraitzeko helburuarekin. Uztailaren 26ko kubatar jaiko azken mojitoarekin itxiko dituzte ateak.

Santa Ana aparkalekua hustuta, itxita dago

  Gizartea  Eskoriatza

Santa Ana aparkalekua hustuta, itxita dago

80 autorendako aparkalekua aste honetan itxi dute, eta hori orekatzeko hainbat irtenbide atera ditu Udalak; herrian zehar aparkaleku solteak egitea eta Huheziko berdegunean egin nahi duten aparkalekuarena, hain zuzen ere.

Adinekoei lapurreta egiten espezializatutako talde bat dabil Gipuzkoan

  Gizartea  Debagoiena

Adinekoei lapurreta egiten espezializatutako talde bat dabil Gipuzkoan

Ertzaintzak ohartarazi duenez, Gipuzkoan 65 salaketa egon dira aurten besarkada solidarioa metodoa erabiliz adinekoei egindako lapurretengatik. Lapurrak besarkadaz baliatzen dira edozein bitxi, dirua edo diru-zorroa kentzeko. Ertzaintzaren hitzetan "banda ibiltari bat da, eta batez ere emakume gaztez osatuta dago".

Badatoz Santa Ana jaiak eta Basalgo auzoko festak

  Gizartea  Bergara

Badatoz Santa Ana jaiak eta Basalgo auzoko festak

Boluan, Arriruriagan eta Burdinaten gaur hasiko dira festak eta domekara arte adin eta gustu guztiak asetzeko moduko egitaraua izango dute; Basalgoko egun handia, berriz, uztailaren 25ekoa izango da. Aurten ere bertso bazkaririk ez da faltako; Angel Mari Peñagarikano eta Aitor Mendiluze etorriko dira.

Jaiak 2017: Antzuolako jaiak

  Gizartea  Antzuola JAIAK

2017ko Antzuolako jaien saio osoa.

'Hemen Debagoiena'

  Gizartea  Debagoiena HEMEN DEBAGOIENA

Uztailaren 19ko saioan, Soziolingustika Klusterreko zuzendari Imanol Larreak Hizkuntzen Erabileraren VII. Kale Neurketaren emaitzak aztertu ditu. Amaia Txintxurretak, bere aldetik Ikasgela Ibiltaria bisitatu du eta Irati tabernaren behin-behineko itxiera ere izan da berbetagai.

Euskadi Lagunkoia sarera batuko da Aretxabaleta

  Gizartea  Aretxabaleta

Ohiko osoko bilkura egin zuen udalbatzak eguaztenean eta Euskadi Lagunkoia sarera batzea erabaki zuten aho batez. Kale garbiketa zerbitzuaren pleguak eta Altsasuko auziaren gaineko mozioa ere onartu zituzten osoko bilkura horretan.

Kirol udalekuetan bikain

  Gizartea  Aretxabaleta

Bihar emango diete amaiera kirol udalekuei, eta orain arteko balorazio positiboa egin dute arduradunek. Askotariko ekintzak izan dituzte gaztetxoek, eta arrakastatsuenak hauek izan dira: irteerak, Altxorraren bila eta patinatzea. Bihar, egubakoitza izango da azken eguna, eta puzgarriak jarriko dituzte kiroldegian, azken jai bezala. Hala, behar bezala amaitzea da euren asmoa.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Abian da Goienaren 13. udako argazkien lehiaketa

  Gizartea  Debagoiena

Abian da Goienaren 13. udako argazkien lehiaketa

Aurten ere udako argazkiak jaso gura ditu Goienak. Lehiaketa berritasunez beteta dator; poltsikoko telefonoarekin eta tabletarekin ateratako argazkiak ere hartuko dira eta horiek jasotzeko Whatsapp eta Telegram (688 69 00 07) erabiliko dira, posta elektronikoaz gain (argazkiak@goiena.eus). Argazki lehiaketaren blogean izango dute lekua jasotako guztiek. Sarietan ere badaude berrikuntzak, hortaz, egin klik eta bidali!

Ureztatze sistema berria herriko zenbait lorategitarako

  Gizartea  Bergara

Ureztatze sistema berria herriko zenbait lorategitarako

Bergarako hainbat lorategiren ureztatze sistema telegestio bitartez kudeatu ahal izateko instalazioak eginda eta jarrita daude. Lehen fase horretan herriguneko lorategi erdietan ezarri da sistema hori. Riegos Euskadi enpresa izan da lanak egitearen arduraduna, 18.781 euroko aurrekontuarekin.