Larrain dantza egiten ikasteko saioak egingo dira maiatzean

Imanol Beloki Unamuno api 23, 16:53 Eskoriatza

Beste urte batez, Ferixa Egunean larrain dantza egiten ikasteko saioak egingo dituzte maiatzean. Idoia Lahidalga dantza irakaslearen gidaritzapean, maiatzaren 7an, 14an, 21an eta 28an izango dira saioak –hasiberrientzat–, 19:00etatik 20:00etara bitartean, frontoian. Izena emateko, 636 78 59 71 telefono zenbakira deitu edo idatzi daiteke. Maiatzaren 21ean eta 28an, errepasoa egingo da.

Maiatzaren 1ean Iruñera joateko autobusa antolatu du LABek

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria api 23, 16:48 Debagoiena

50 urte beteko ditu aurten sindikatuak, eta "ospakizun berezia" antolatu du. Arrasatetik, Elorregitik eta Bergaratik igaroko da autobusa hara gerturatzeko.

Gaztelekua, Arrasate
Aramaioko Kultura etxea, Aramaio