Arrasateko alkate ohiak kiroldegian bisitan

  Gizartea  Arrasate

Arrasateko alkate izandako Jose Antonio Altuna Txatillo, Alvaro Arregi, Jose Maria Loiti eta Inazio Lakuntza, gaur egun alkate den Maria Ubarretxenarekin Musakolako kiroldegia bisitatzen izan dira. Lau hamarkada bete dira kiroldegia inauguratu zenetik, eta ordutik hona, instalakuntzetan izandako aldaketak ikusteko, eta alkate ohi bakoitzak bere garaiko bizipenak kontatzeko aprobetxatu dute.

Domeka goizean moto istripu larria izan zuen elgetar batek Kanpanzarren

  Gizartea  Elgeta

Domeka goizean moto istripu larria izan zuen elgetar batek Kanpanzarren

Kanpanzar inguruko baso-bide batean gertatu zen ezbeharra. Ertzaintzaren helikoptero batek erreskatatu zuen motorzalea eta Donostia Ospitalera eraman zuten.

Errastiren heriotzarekin, "erreferente bat" galdu du Bergarak

  Gizartea  Bergara

Errastiren heriotzarekin, "erreferente bat" galdu du Bergarak

Bergarako San Pedro eliza txiki geratu zen uztailaren 14an Juan Mari Errasti Lesarriri (Eibar, 1925–Bergara, 2017) azken agurra emateko. Alkartu Nai elkartearen hasierako urteetan, 1960ko hamarkadaren erdialdean, ezinbesteko pieza izan zen Errasti, eta aurrerago hamaika saltsatan ibili zen. "Alturaz txikia bazen ere, gizon handia zen; plazera zen haren ondoan lan egitea. Bergarak erreferente bat galdu du, haren lana eta nortasuna ez ditugu ahaztuko", dio Errastirekin harreman estua izan zuen Juanjo Arrietak.

Fatxada batetik harriak erori dira Bergarako San Pedro kalean, zauritu barik

  Gizartea  Bergara

Fatxada batetik harriak erori dira Bergarako San Pedro kalean, zauritu barik

Gaur goizean, uztailak 17, Bergarako San Pedro kaleko fatxada batetik harri batzuk askatu eta kalera erori dira. Harriek ez dute inor azpian harrapatu, baina Bergarako Udalak ingurua hesitu eta azterketa azkar bat egin ostean, askatzeko moduan dagoen fatxadako harri zatia botatzeari ekin dio. Lanok gaur bertan amaitzea aurreikusten dute.

'Ameriketara joan nintzan...'

  Gizartea  Bergara

'Ameriketara joan nintzan...'

Etxea utzi eta bizitza hobe baten bila joan zen Mexikora XIX. mende erdialdean Valentin Elkoro (Angiozar, 1839-Mexiko Hiria,1917). Ekintzaile eta aitzindaria, enpresaburu garrantzitsu bilakatu zen; baita Mexiko Hiriko bizimodu sozialean ere.

Joseba Iparragirre "Mairuaren Alardeko buruzagitza uzteko erabakia ez da erraza izan"

  Gizartea  Antzuola HEMEN DEBAGOIENA

Joseba Iparragirrek 2.000 urtean hartu zuen parte lehenengoz, eta aurten, 2017an egin du azkenekoz. 18 urtez izan da Antzuolako Mairuaren Alardeko buruzagia.

Antzuola-Bergara saihesbideko lanak, "erritmo onean"

  Gizartea  Antzuola  Bergara GAURKOAK

Markel Olano diputatu nagusiak eta Aintzane Oiarbide Bide Azpiegituretako diputatuak bertatik bertara bisitatu dituzte Deskargako lanak. Lau hilabete daramate saihesbideko lanekin eta "2019rako bukatuta" egongo dela aurreikusten dute.

Hainbat katu hilda azaldu dira Aramaion

  Gizartea  Aramaio

Hainbat katu hilda azaldu dira Aramaion

Aramaioko plazan eta erreka inguruan ibiltzen diren hainbat katu hilda azaldu dira–plazan, errekan eta ortu batean, besteak beste– eta beste zenbaitek konbultsioak eduki dituzte, eta hilzorian daude. Ertzaintza harremanetan jarri da Udalarekin, salaketa bat jaso duelako gai honekin lotuta, eta kasua aztertzen dihardute. Ustez, pozoituta hil dira katuak, hala ere, oraindik ez dago ezer argituta.

Aurtengoa Garagardo Azoka ere, jendetsua

  Gizartea  Oñati GAURKOAK

Atzo itxi zuten Oñatin, lau egunez zabalik egon den Garagardo Azoka. Aurtengoa hamaikagarrena izan da eta jende mordoa eta giro aparta izan da karpan lau egunetan zehar.

GI-627errepidetik Lanako biribilgunera doan bidea itxi egingo dute abuztuan

  Gizartea  Arrasate  Debagoiena

GI-627errepidetik Lanako biribilgunera doan bidea itxi egingo dute abuztuan

Foru Aldundiak jakinarazi du GI-627tik, hau da, Arrasateko saihesbidetik, Lanako biribilgunera doan bide adarra guztiz itxiko duela abuztuan lanak hasiko dituztelako han.

Gaztekonkis 2017 ederra izan da!

Erabiltzailearen aurpegia   Gizartea

Udaixe zapore goxo-goxo batekin amaitu dugu! 4 egunez Leixargarate, Alabitta, Erlaitz eta Arlutz inguruan ibili gara hauntzak bezala mendian aske, lagun taldean eta eguneko erronkei aurre egiten!!! Katamixarrek, Basurdeek, Saiek eta Orkatzek, lau taldeek, sekulako talde sena eta elkartasuna erakutsi … Jarraitu irakurtzen

Apirilean ustez pertsona bat hiltzen saiatu zen gizonezkoa atxilotu dute

  Gizartea  Arrasate

Eguaztenean atxilotu zuten, Arrasaten, Ertzaintzako Gipuzkoako Ikerketa Kriminaleko Lurralde Zerbitzuko agenteek apirilaren 12an, San Andres auzoan, ustez gizonezko bat tirokatu zuen pertsona. Atxilotua Aita Menni zentroko unitate psikiatrikoan espetxeratu dute.

Sei zuhaitz botako direla-eta, Usondo parkeak erabilera mugatua izango du asteon

  Gizartea  Bergara

Sei zuhaitz botako direla-eta, Usondo parkeak erabilera mugatua izango du asteon

Udalak "ohiko azterketa" egin die udalerriko zenbait zuhaitzei eta azterketa horietan ondorioztatu dute Usondo parkeko sei zuhaitz –urkiak eta haritz amerikarrak– gaixo daudela eta ez dutela sendabiderik. Horregatik bota egin beharko dituzte eta, herritarren segurtasuna bermatzeko, parkea itxita egongo da lanek iraun artean: "Lanen arabera, zabaldu edo itxi egingo da parkea".

Pintxo dastaketa, AKEren eskutik

  Gizartea  Antzuola

Herriko plaza jendez bete da Antzuolako Kirol Elkarteak prestatutako pintxoak dastatzeko. Patata tortilla, txorixo edo hirugihar mokadutxoa probatu ahal izan dute bertaratutakoek. Eztarria bustitzeko, ardoa, ura, sagardoa eta freskagarriak ere izan dira.

»» Ikusi argazki guztiak (18)