Mondragon Unibertsitatea unibertsitate praktikoa, berritzailea eta konprometitua da, pertsonen garapenean oinarritua, enpresaren eta gizartearen beharretara bideratua, mundu errealeko erronkei aurre egiteko pentsatua. Gure hezkuntza ereduak ere izate horri erantzuten dio: praktikotasunean eta
dual formakuntzan oinarritzen baita.
MENDEBERRI 2025 hezkuntza eredu propioa daukagu, zeinak pertsona erdigunean jartzen duen.
Unibertsitateak lau fakultate ditu:
- Goi Eskola Politeknikoa: ingeniaritzak
- Enpresagintza Fakultatea: ekintzailetza eta enpresa kudeaketa
- Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea: hezkuntza, humanitateak eta komunikazioa
- Gastronomia Zientzien Fakultatea – Basque Culinary Center: gastronomia
Lurralde bertebratzailea gara, horregatik,
gure campusak, Euskal Herri osoan zehar ditugu:
- Irun: Bidasoa
- Donostia
- Hernani (Galarreta EKO campusa)
- Goierri
- Oñati
- Arrasate
- Aretxabaleta
- Eskoriatza
- Bilbo: Bilbao BBF eta Bilbao AS Fabrik
Hezkuntza eskaintza ere ibilbide osokoa da, etengabeko formakuntzara bideratutakoa:
Zure formakuntza gurean egin nahi baduzu, errealitatetik eta errealitatean ikasiko duzu!