antzuola herri eskola1 gida24 antzuola herri eskola2 gida24 antzuola herri eskola3 gida24 antzuola herri eskola gida24

ANTZUOLAKO HERRI ESKOLA

ANTZUOLAKO HERRI ESKOLA logotipoa

Baserri giroa eta industria era nahiko harmonikoan garatu dira herrian, kalitatezko ingurunea mantendu ahal izan delarik. Urbanistikoki, nahiko zaindutako herria da. Ondorioz, haurrak, herrian mugitzeko askatasuna dute, ingurunearekin harremanetan jartzeko ere.

Antzuolak gaur egun duen langabezi maila baxua da, ez da antzematen egoera sozioekonomiko larririk, ezta tentsio aipagarririk, eskolako ikasleen familiek egonkortasun maila ona dutelako. 

Familiek, eskolarekiko jarrera baikorra dute, orokorrean, eta partaidetza maila egokia.

Sozio-linguistikoki begiratuz, Antzuola herri euskaldun bezala katalogatuta dago. Euskara dakiten pertsonen ehunekoa 76,75ekoa da (2001eko datuak). Hizkuntz errealitate honek oso baldintza faboragarriak eskaintzen dizkio eskolari ikasle guztien euskalduntzerako.

Gaur egungo eskola, 1981ean egin zen bateratzearen emaitza da: herrian zeuden bi ikastetxeak (publikoa eta ikastola) bakar batean batu ziren.

Bategiteak ekarri dizkigun onurak garbiak dira eskolari dagokionez eta herriaren barne kohesioari. Funtsean, prozesu eraikitzaile bat izan zen, non borondateak bateratzearen sentikortasuna nagusitu baitzuen. Ikastetxe bakarra izatean, herriko haur guztiak hartzen ditu, honek, testuinguru anitzetan heztea ahalbideratzen digu eta, ondorioz, giza-ekintza orok duen barne aniztasunari era naturalean erantzutea.

Irakasleen arteko harremanak, bai profesionalak, bai pertsonalak onak dira, elkarlanerako ohitura finkatuta dago euren artean eta ez dago zeregin profesionala baldintzatuko lukeen tentsiorik. Eskolako irakasletza egonkorra da maila handi batean eta honek lan taldea finkatzea ahalbideratu du.

Lehen hezkuntza
Lehen hezkuntza

Antzuolako herri eskola

Haur hezkuntza
Haur hezkuntza

Antzuolako herri eskola

Kokapenaren mapa