Logoa

Basozainak aurkitu du gerra garaiko obus bat

 Leintz Gatzaga Eguerdian aurkitu dute leherkaria Hiruerreketa inguruan. Herrizaingo sailak jakitera eman duenez, Eskoriatzako basozainak 70 zentimetroko ”obus” bat atzeman du eta Ertzaintzaren artezilariek erretiratu dute leherkaria.

Gatzagan ere, 'Iparraldea bertan'

 Leintz Gatzaga Iparraldea bertan egitasmoa egingo da hilabete honen amaieran ibarrean. Gatzagan bi ekimen eramango dituzte aurrera.

Bilera egingo dute martitzenean ekintza kulturalak antolatzeko

 Leintz Gatzaga Gatzagako Udalak apirilaren 6an bilerara deitu ditu herriko gazteak. Hitzordua 18:30etan izango da, udaletxean. Bertan, urteko ekintza kulturalak antolatu gura dituzte.

Urtebete beteko da domekan Labidea dendak eta Turismo bulegoak ateak ireki zituztenetik

 Leintz Gatzaga Labidea dendak eta Turismo Bulegoak urtebete egingo dute martxoaren 28an. Gatzagaren gaineko informazioa banatu eta herriari itxura turistikoa eman nahiak bultzatu zuen Udala bi lokalak irekitzera.

EAJ-k 84, Bergarako Ekimenak 46, Aralar-Zutik 16 eta Ezker Batuak 12

 Leintz Gatzaga Arratsaldeko 20:00etan itxi dituzte hauteslekuko ateak. Haur Eskolan ezarritako mahaian eman dute botoa gatzagarrek. Mahaian presidentea eta bi bokal izan dira. Eguna normaltasun osoz igaro da.

Arazorik gabe joan da bozketa eguna Gatzagan

 Leintz Gatzaga Inoiz baino jende gehiago hurbildu da gaur botoa ematera Gatzagan. Goizeko bederatzietan zabaldu dituzte mahaiak eta arratsaldeko 20:00etan itxi dituzte. Eguna normaltasunez igaro da eta ez da inongo gorabeherarik izan.

Arazorik gabe joan da bozketa eguna Gatzagan

 Leintz Gatzaga Inoiz baino jende gehiago hurbildu da gaur botoa ematera Gatzagan. Goizeko bederatzietan zabaldu dituzte mahaiak eta arratsaldeko 20:00etan itxi dituzte. Eguna normaltasunez igaro da eta ez da inongo gorabeherarik izan.

Eski irteera Gatzagatik

 Leintz Gatzaga Gatzagako guraso elkarteak eski irteera antolatu du asteburu honetarako. Hogeita zazpi lagun animatu dira Nafarroa aldera egingo duten bidaira.

Dorletako Ama txirrindulari eskolako taldeak aurkeztu dituzte berritasun batekin

 Leintz Gatzaga Aurten nobedadeak izan dira Dorletako Ama txirrindulari eskolako taldeen aurkezpenean. Aurrenekoz, mountain bike taldea izango da gure ibarrean. Ederra taberna-Dorletako Ama izango da taldearen izena eta lau txirrindularik osatuko dute.

Atzeratu egin dute aurkezpena Dorletako Ama txirrindulari eskolako taldeena

 Leintz Gatzaga Zapatuan aurkeztu behar zituzten txirrindulari taldeak Leintz Gatzagan. Goizeko 10:30ean lore eskaintza egin behar zuten Dorletako Santutegian, eta eguerdian taldeak aurkeztu behar zituzten Leintz Gatzagan. Ekaitzaren ondorioz, atzeratu egin dute aurkezpena.

Emakumeen bazkaria antolatu du Sorginak-ek

 Leintz Gatzaga Emakumeen Eguna ospatzeko bazkaria egitea erabaki du Gatzagako Sorginak emakume elkarteak. Gure Ametsan egingo dute aipatutako bazkaria.

Ekintza ugari Inauteri Zapatuan

 Leintz Gatzaga Aurten ere Inauteriak ospatzeko hainbat ekimen antolatu dituzte herrian. Gazteentzako jokoak eta helduentzako herri txikiteoa. Horren ondoren, guztiak batera Ostatu tabernara gerturatu, eta afari goxoa eta dantzaldia izango dute gatzagarrek zapatuan.

Gatzagar bi Loramendi Literatura Lehiaketan saridun

 Leintz Gatzaga Garazi Orobengoak eta Ibai Agirreurretak saria jaso zuten Loramendi Literatura Lehiketan aurkeztutako lanekin.

Arlabango mendatea itxita egongo da 10:00etatik 14:00etara

 Leintz Gatzaga Eibar-Gasteiz autobideko zubien eraikuntzan erabiltzen duten burdinezko pieza erraldoia kentzeko itxiko dute Arlabango mendatea. Aipatutako pieza zeraman kamioiak matxura izan zuen aurreko astean eta gaur, hilak 27, pieza kenduko dute errepidetik.

Arratsaldeko 15:30ean ireki zuten zirkulaziora Arlabango mendatea

 Leintz Gatzaga Arratsaldeko 15:30ean ireki zuten Arlabango mendateko noraznko bat hilaren 21ean. Ertzaintzak bideratu zuen zirkulazioa lehenengo, eta gero semaforo batzuk jarri zituzten. Kamioia kendu zuten errepide erditik baina zama berezia ezin izan zuten erretiratu.

Arlabango mendatea itxi egin dute kamioi batek matxura izan duelako

 Leintz Gatzaga Goizeko 9:30ean itxi du Ertzaintzak Arlabango mendatea. Kontua da, zama berezia zeraman kamioi batek matxura izan duela, eta errepide erdian geratu dela. Eguerdiko ordu batean garabiak gerturatu dira kamioiak matxura izan duen tokira, baina arratsaldera arte ez dute uste zirkulazioa irekiko dutenik.

KZgune berria abian da

 Leintz Gatzaga Urtearen hasierarekin zabaldu ditu ateak Gatzagako KZgune berriak. Herritar ugarik eman dute izena ikastaroetan parte hartzeko.

Oñatiko Elkar Hezi ikastetxeko ikasleen bisita

 Leintz Gatzaga Eguraldiak asko ez lagundu arren, Oñatiko Elkar Hezi ikastetxeko 52 ume Gatzagan dira egun pasa.contributors:

Istripu ikusgarria Gatzagako errepidean

 Leintz Gatzaga Istripu ikusgarria gertatu zen Gatzagan. Gasteizetik Arrasaterako norabidean zihoan Renault Clio auto bat errepidetik irten eta herriko zelai batera jausi zen.

Aurtengo uso denboraldia kaskarra izan da

 Leintz Gatzaga Herriko bi ehiztarirekin izan gara amaitu berri den uso denboraldiaz berba egiteko. Juan Mari Makazagak eta Ina Alonsok aurtengo denboraldia oso kaskarra izan dela adierazi digute. Eguraldia oso txarra izan dute usotan egiteko, eta usoek beste bide batzuk hartu ei dituzte.

Gida komertziala

Jakion

Jakion San Migel plaza 4, behea
20530 Leintz Gatzaga
Tel.: 943714686
http://www.jakion.es

Gida komertzialeko produktuak