goiena.eus

Ingurumen Astea ospatuko dute datorren astean

  Ingurumena  Leintz Gatzaga

Aurten ere Ingurumen Astea izango dute Leintz Gatzagan. Aste osoko egitaraua prestatu dute eta ekintza ezberdinez osatuta egongo da.

Ingurumen Astea ospatuko dute datorren astean
Ingurumen asteko kartela. | Ikusi handiago | Argazki originala

Maiatzaren 8an, astelehenean, ekarpen-gunean batuko dira, 16:00etan, eta bertan, konposta galbahetu eta ontziratu egingo dute, konpostaren egoera aztertzeko. Eguenean, 18:30ean, osoko bilkuren aretoan batuko dira. Gure eredua aztergai hitzaldia emango dute, eta ondoren, pintxo dastaketa izango da. Egubakoitzean, ekarpen-gunean batuko dira, 16:00etan, eta hondakinen karakterizazioa nolakoa den aztertuko dute. Zapatuan, San Miguel plazan umeendako jolasak eta Zirika Zirkus taldearen Konpost eroak antzezlana izango da, 11:00etan hasita. Bukatzeko, hurrengo martitzenean, Gatzagako eskolako umeei konposta banatuko zaie, hainbat azalpen emanda.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa