'Sorginak' mahaiaren bueltan elkartu dira urtero lez

Mirari Altube Arrese 2017ko mar. 11a, 16:13

Hainbat belaunalditako sorginek egin dute bat Soran etxeko mahaiaren bueltan, dagoeneko 29. aldiz. Emakume elkarteko kideek bazkariarekin izan dute gogoan Emakumeen Nazioarteko Eguna.

Nagusienak, Matilde Arrese, 99 urte beteko ditu datorren martitzenean; gazteenak 20 urteren bueltakoak eta 24 elkartu dira, beste behin, kontu kontari jardun eta ondo pasatzeko asmoarekin. "Giro polita izaten da eta eutsi egin behar diogu honi", zioten guztiek.

Alkatea, Eneka Zankada, ere bertan zen, eta belaunaldi arteko nahastea nabarmendu du, hain zuzen ere. "Badugu zer ikasia haiengandik eta era berean, aurrera begira jarraitu behar dugu lanean".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak