Otsailaren 25ean zozketatuko da angula kiloa, Labidean

Eneko Azurmendi 2017ko ots. 9a, 18:55
2015eko zozketa.

Kilo bat angula zozketatuko dira aurtengoan ere, bizirik daudena angulak, hain zuzen. Honezkero tradizio bilakatu den zozketa da angulena. Izan ere, duela urte batzuk Korrika ekimenari laguntzeko eta gastuei aurre egiteko sortu zen eta orain urtero egiten da. 900 bat txartel daude salgai, 2 eurotan, eta otsailaren 25ean izango da zozketa, Labidean.

Leintz Gatzagako Korrika batzordeak atzo egin zuen lehenengo bilera, Aitor Juaristi Debagoieneko koordinatzailearekin, 20. edizioaren gaineko ekintzak eta beste hainbat kontu zehazten joateko; apirilaren 8an pasako da Korrika Gatzagatik eta egun horretan egingo den bertso afarian Onintza Enbeita eta Jon Maia bertsolariak izango dira gonbidatuak.

Hainbat gauza zehaztu zituzten, Korrika laguntzaileak, kartelak non jarri eta arropak salgai noiz jarri, besteak beste. Bestalde, herriko batzordeak Juaristiri eman zion Korrika pasatzen den egunean, apirilaren 8an, egingo diren ekintzen berri.

Korrika laguntzaileak izateko 20 bat gutun-azal banatu zituen Juaristik, herriko komertzio eta eragileei banatzeko.

Kartelak, berriz, hiru jarriko dira: bata udaletxean, bestea pilotalekuko atzeko horman eta azkena San Martingo zubian. Arropak salgai jartzeko eskaera martxoaren 11rako egin zen, Emakumeen eguna dela eta.

Ekintzei dagokienez, bi dira nagusiak: goizean, 12ak aldera, Korrika Txikia egingo da eta gauean, berriz, bertso afaria, esan moduan, Onintza Enbeita eta Jon Maia bertsolariekin.

Hurrengo batzarra otsailaren 22an egingo dute, Labidean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak