Haurren eta familiaren zaintzan oinarritutako hitzaldia, egubakoitzean Gatzagan

Eneko Azurmendi 2016ko aza. 23a, 11:05

Cuidar antes de educar hitzaldia eskainiko du egubakoitzean Cristobal Gutierrez hezitzaileak, 19:00etan Leintz Gatzagako kultura etxean. Gurasoei, aitona-amonei, hezitzaileei zein norbere burua hobetzeko irrika duenari zuzenduta egongo da.

Gutierrezek 30 urte daramatza  helduen formazioan lanean eta 20 urte haurren eta familien zaintzari loturiko jardueretan. 1995. urtean Kataluniako lehen bi eskola libreak –La Casita eta El Roure– sortu eta zuzendu zituen, bere emaztea zenarekin. Gaur egun, haurrak eta familiak zaintzen dihardu, hitzaldiak eta ikastaroak emanez.

"Helburua haur bat zaintzea denean, garrantzitsuena ez da hori egiteko dauden informazio eta teknikak jakitea, baizik eta zaintzailea norbere arimarekin sintonian egotea. Soilik horrela  sintonizatu dezake haurraren arimarekin eta ordutik aurrera hasten da benetako komunikazioa, sorkuntzaz eta poztasunez betetako mundu bat sortuz", dio Gutierrezek.

Bi hilean behin, ikastaroa

Zapatuan hasita, aurrerantzean bi hilean behin Gutierrezekin haurren zaintzari lotutako ikastaro bat egitea da asmoa.

Lehen saioa, esan bezala, zapatuan izango da, egun osoan zehar, 10:30ean hasi eta 19:30ak arte. Domekan izango da bigarren saioa, 10:00etatik 14:00ra.

Ikastaro hauetan egunerokotasunean egiazkotzat jotzen diren kontzeptuak aztertuko dira: beldurra, borondatea, aurreiritziak, gorrotoa eta abar. Era berean, gorputzaren ezagutza sakona eta bere hizkuntzaren ulermena landuko dira.

Ikastaro hauetan parte hartu ahal izateko, izena eman behar da elorrio@fundacioncai.com helbide elektronikora idatzita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak