Leintz Gatzagako jaiak 2016

Arrozaren bueltako bazkari ederra

Mirari Altube Arrese 2016ko ira. 9a, 16:55

Lehenengoz antolatu dute Jin&Jan kantu-bazkaria, baina berriro ere antolatuko dute izandako arrakasta ikusita. Arrozaren bueltan elkartu dira herriko kuadrillak, lau guztira, bazkaria gertatzeko, eta ondoren Sei Pistols taldeak girotuta jan dute.

Batzuk paella egin dute, beste batzuk arroz entsalada; batzuk oilaskoa bota diote eta beste batzuk txorizoa. Arroz zuria egin duenik ere izan da, eta hori hainbat saltsekin gozatu dute gero. Goizeko trumoi hotsek alde egin ondoren giro polita sortu da Leintz Gatzagako plazan. Behin sukaldarien lana bukatuta bazkaltzera jo dute guztiek, baita gustura bazkaldu ere umeek zein helduek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak