Leintz Gatzagako jaiak 2016

Otxandiotarren bisita jaso dute Gatzagarrek jaietako bigarren egunean

Xabi Gorostidi 2016ko ira. 8a, 16:28

Urteroko tradizioarekin jarraituz, Otxandiotik etorritako lagunei ongi etorria egin diete gatzagarrek Dorletako santutegian. Salda eta pintxoak dastatu ondoren meza egin dute eta ondoren Gatzagako frontoian bazkaldu dute.

Atzo 18:00etan eman zieten aurtengo Gatzagako jaiei hasiera etxafuego eta bonba japoniarren jaurtiketarekin.

Gaur goizean, aspaldiko ohiturari jarraipena emanez, ongi etorria egin diete Dorletan  Otxandiotik oinez etorritako bisitariei.

Salda eta pintxo ugari jarri dituzte Dorletara hurbildutako guztientzat, eta ondoren meza egin dute 12:00etan. Meza amaitzean bazkaria egingo dute Gatzagako frontoian eta arratsaldean jolasak, swing ikastaroa eta pintxo potea izango dira protagonista. Asteburuan ere aukera eta ekintza ugari izango dira.

Eskaintza polit hori prestatu ondoren Gatzagara hurbiltzeko deia egin du Otazuk.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak