Leintz Gatzagako jaiak 2016

'Otxoa' eta 'Pequeño' buruhandiak Gatzagan izango dira umeen atzetik

Imanol Beloki Unamuno 2016ko ira. 2a, 11:50
Otxoa eta 'Pequeño' irudikatzen dituzten buruhandiak.

Eguenean, irailaren 9an, buruhandiak izango dira Leintz Gatzagan, eta ez nolanahikoak, gainera. 19:30etan irtengo dira kalera, eta aspalditik herrian dauden arren, Eugenio Otxoa alkate ohia eta Juan Mari Makazaga Pequeño irudikatzen dituzten buruhandiak izango dira kaleetan zehar.

Udalean lanean urteak izan diren bi gatzagarrei 2000. urtean egin zizkieten beraien aurpegien figurak dituzten buruhandiak. "Eugenio Otxoak hiru legealdi bete zituen herrian alkate moduan, eta laugarrena hasita, Poloniara joan zen lan kontuengatik, alkatetza utzita. Horrekin batera, Pequeño, aldiz, erretiratu berri zegoen arren, Udal langilea izan da urte askoan. Hala, biak omentzeko egin ziren buruhandi hauek, afari batekin…" adierazi du Joanez Mendizabal kultura zinegotziak.

Gutxi erabiliak, pisuagatik

Gatzagan ospatzen diren san milixanak artisau ferian urtero izaten den Iruñeko artisau batek egindako piezak dira. "Garai hartan, Amaia Olabe zegoen kultura zinegotzi moduan, eta Iruñeko artisaua ezaguna zenez herrian,  bereziki eskatu zioten hari hauek egiteko".

"Oso ondo eginda daude buruhandiak, baina oso pisutsuak dira. Horregatik ez ditugu askotan erabili; izan ere, jantzi eta erabili dituztenek ezin izaten dute beraiekin… eta denbora askoz jantzita eramatea ez da erraza. Hori horrela, Aretxabaletako buruhandiak ekarri izan ohi ditugu".

Buruhandiak karteletako ikur

2014ko jaietako kartelean ikur moduan jarri zituzten Otxoa eta Pequeñoren buruhandiak (argazkian ikusgai).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak