Gatzagari buruzko txosten soziologikoa aurkeztu dute Gijongo kongresu batean

Imanol Beloki Unamuno 2016ko uzt. 22a, 13:50

Joseba Sanchezek Gatzagari buruzko txosten soziologikoa aurkeztu du Gijongo kongresuan. Gatzagan jaiotakoak ez diren pertsona ugari bizi da herrian, eta hauek hondakin organikoaren sisteman nola hartzen duten parte aztertu du Sanchezek. "Egiten den konpostaren kalitatea ona da, eta kanpotik Gatzagara bizitzen joandakoak parte-hartzaileak direla ondorioztatu dugu" adierazi du, besteak beste.

Gatzagako Udalak organikoa konpostaren bidez kudeatzeko apustua egin zuen duela urte batzuk. Hala, Gatzagako jendeak herrian jarritako hondakinen gunean egiten du konposta, eta baserritarrek beraien kabuz egiten dute.

Honekin batera, Joseba Sanchez Gatzagako hondakinen inguruko aholkulariak Gatzagara kanpotik etorri diren pertsonak –bertan jaiotakoak ez direnak– konposta sisteman nola integratu diren ikertu du. Hainbat ondorio aterata, Gijonen ospatu zen soziologia kongresuan aurkeztu zuen lana.

Gatzagarrak, eta kasu honetan konposta gunea soziologikoki aztertzeaz gain, konpost-guneko kalitatea ere aztertu da, eta maila altukoa dela ondorioztatu da.

Irailean, mundu mailako kongresura

Irailean, berriz, mundu mailako kongresuan beste ikuspuntu batetik aztertuko dute Gatzagako hondakin organikoaren kasua. "Teknikoki zer egin den ongi, nola atera den… aurkeztuko dugu. Eta, ondorio horiek Belgradoko kongresuan aurkeztuko ditugu" adierazi du Joseba Sanchez-ek.

Udala pozik

Udalaren partetik ere, konposta guneko erantzunaren balorazio positiboa egin dute. Roberto Otazu, Gatzagako hirigintza eta zerbitzuen zinegotziaren esanetan: "Errefusa eta organikoa ezberdintzen ikasi dugu, eta ez ginen konturatzen zein puntutaraino sortzen genuen hondakin bat aprobetxatu daitekeena".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak