* 2015eko abenduaren 20ko hauteskundeetan, Ezker Batua eta Ahal Dugu ez ziren elkarrekin aurkeztu. Dena dela, konparaketa egiteko, alderdi biek bakarka lortu zituzten emaitzak batu ditugu zutabe bakarrean.

Abenduko emaitza errepikatu egin da, nahiz eta zenbakiak desberdinak izan. Hori horrela, EH Bilduk segitzen du lehen indarra izaten Leintz Gatzagan, eta bigarren geratu da EAJ. Hona datuak: EH Bildu: 63 (%46,67); EAJ: 39 (%28,89); Elkarrekin Ahal Dugu: 30 (%22,22). 

Leintz Gatzagan 190 herritarrek zuten botoa emateko eskubidea eta 135ek eman du botoa. Ez da boto baliogaberik izan. Eta zuriak izan dira hiru. Ikusten den moduan, parte-hartze kopuruak gora egin du, eta abenduan indartsu sartu zen Podemos alderdiak eutsi egin dio emaitza onari, orain Elkarrekin Ahal Dugu koalizio modura. 

Erlazionatuak

Hasi da boto zenbaketa

Ubane Madera 2016 eka 26 Debagoiena

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak