Emakumeei buruzko zinema zikloa martxoan

Ubane Madera 2016ko mar. 4a, 14:34
Pink Saris filmaren irudia.

Film laburren bildumaren emanaldiarekin hasiko da Emakumeen Nazioarteko Egunaren bueltan Udalak antolatutako zinema zikloa, emakumea protagonista duena. Hala, etzi, domeka, Labidean The Curse, Irene, Mobile Homes, Rae eta What to bring to America film laburrak izango dira ikusgai, 18:00etan.

 

Martxoaren 13an, berriz, Pink Saris pelikula emango dute –Indiako neskatilen bizimoduaren gainekoa– eta martxoaren 20an, Coria eta itsasoa; emakume saharar borrokalari baten gaineko filma da azken hori. 
Angulak eta bertsoak

Bestalde, Korrika Batzordeak iragarri du aurten ere angula kiloa zozkatuko dutela martxoaren 19an, eta ondoren Mendiluze eta Sarriegi bertsolariekin afaria izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak