Leintz Gatzagako irudi altxorrak

Oihana Elortza 2016ko urt. 6a, 11:00

Duela 50 urteko Leintz Gatzagako irudiak ikusteko aukera izan dute egunotan Gatzagan, Antonio Fernandez Apodakak errodatutako filmei esker. Duela 40 eta 50 urte hartutako irudiak dira, berriki aurkitu dituztenak, eta dokumentala osatu dute irudi horiekin. Ikusmina sortu dute irudiek herrian eta inguruan. Aurreko astean aurkeztu zuten eta eliza herritarrez bete zen. Apodaka ikuskizunean Asier Altuna zinemagilea ere izan zen, Amama filmean erabili ditu-eta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak