Mediku eta erizain barik egongo dira gatzagarrak irailaren 9ra arte

Ander Larrañaga 2015ko uzt. 8a, 17:23

Osakidetzak uda garaian beti murrizten ditu lanpostuak eta zerbitzuen ordutegiak eta horrek Gatzagan eragin handia izan du. Izan ere, irailera arte ez dute mediku eta erizainaren zerbitzurik izango herritarrek eta Eskoriatzara jaitsi beharko dute.

Atzo bildu zen Eneka Zankada alkatea Osakidetzako ordezkariekin, Gatzagan izango diren udako osasun zerbitzuen murrizketak direla-eta. Bilera ostean egoerak berdin jarraitzen du eta ez da medikurik ez erizainik egongo uda osoan zehar. Eskoriatzako medikua da Gatzagara astean behin igotzen dena, baina, bertako murrizketak direla medio, egunero geratuko da Eskoriatzan, Gatzagara igo barik. Eta erizainik ere ez da egongo uztailaren 14tik aurrera ez da erizainik egongo herrian. Salbuespena hilaren 21a izango da: erizainak zeregin bereziak izango ditu bailaran eta, bide batez, zerbitzua ere eskainiko du; udako gainontzeko egunetan ez. Aldiz, zerbitzu minimo eta beharrezkoak mantendu guran, behar bereziak dituztenendako etxez-etxeko zerbitzuak martxan jarraituko du udan; betiko legez astean hirutan.

Arazo honen aurrean argi dauka Zankadak datorren urtera begira beste planteamendu bat egin beharko dutela herritarren onerako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak