Sua piztuko dute, San Milixan egunean urtero egiten duten moduan, eta bisitariak pilatzen direnean sasoi baten gatza zelan egiten zuten Gatzagan azalduko dute.
Bien bitartean, umeek gatzarekin esperimentuak egiteko tartea izango dute eta helduek gatzartua ezagutzeko aukera: ardi eta behiaren gatzartua; bakailaoa eta sardina gaziak... Horren gaineko erakusketa eskainiko dute.
Horrez gain, irak egongo dira pilatuta museo inguruan eta idiak gurdiarekin joango dira irak San Migel plazara eroateko, meta egin dezaten bertan.
Gesaltzakoak museoan
Domekan, gainera, aparteko bisitariak izango dituzte museoan: Gesaltza Añanako gatzagetako ordezkariak. Gatzagarrak dagoeneko izan dira Araban eta orain bisita itzuliko diete. Gatz larrainen gaineko argibideak eman eta gatza jarriko dute salgai.