Astelehenean hasiko da autobus zerbitzua, herritarren eskaerak kontutan hartu barik

x.u. 2006ko urt. 27a, 16:17
Astelehenean bertan hasiko da Gatzagan autobus zerbitzua. Baina, gatzagarrek behin eta berriro eskatu badute ere, zerbitzu hori ez du Pesa konpainiak eskainiko. Hala, gazteek ikastetxera joateko erabiltzen duten autobusak eta taxi-busak eskainiko dute zerbitzu hori.

Gatzagarrek lehenago izan zuten zerbitzuarekin alderatuta, berritasuna da oraingoan taxi-busak ordutegi zehatza izango duela. Hala ere, Diputazioak ez ditu aintzat hartu azkeneko hilabeteotan herritarrek egin dituzten hainbat eskaera. Batetik, asteburuetan ez da autobus zerbitzurik egongo, eta Arlabango gainera joateko ere ez dute autobusik jarriko. Hala, Gasteizera joan gura duenak Eskoriatzara egin beharko du lehenengo.

Prezioak

Autobus zerbitzua erabiltzeko, erabiltzaileek bidaia bakoitzeko euro bat ordaindu beharko dute. Baina, 10 bidaiako tiketa erostearren %20 deskontuak izango dituzte, eta erretiratuek %50eko deskontua. Momentuz, Gatzagako udaletxean egongo dira tiketak salgai.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak