Posible da Gatzagak astelehenean bertan autobus zerbitzua izatea

Xabier Urtzelai 2006ko urt. 24a, 18:41
Gaur arratsaldean konfirmatu digu Gatzagako alkate Joxerra Perezek kalean dabilen zurrumurrua: posible dela astelehenean bertan Gatzagak autobus zerbitzua izatea. Koldo Azkoitia diputatuaren konfirmazioaren zain dago, eta alkateak biharko gura du erantzuna.

Koldo Azkoitiak baiezkoa emango balu, ordutegiak, zenbat autobus, tiketak... Udalak egun gutxi izango lituzke dena gertatzeko. Esandako moduan, bihar konfirmatuko dugu autobusak astelehenean bertan hasiko ote diren gora eta behera. Erantzuna ezezkoa bada, alkateak eskatuko dio Koldo Azkoitiari egun zehatz bat jartzeko. Kontuak kontu, argi dagoena da horrenbeste urte zerbitzu publikoa eskatzen ibili eta gero gatzagarrek lortu dutela lehenengo helburua. Ikusteko dagoena da zelako zerbitzua izango den.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak