‘Zure seme-alaba babestu’ izeneko ikastaroa KZgunean

Xabier Urtzelai 2006ko urt. 12a, 18:17
Astelehenean, hilak 16, Zure seme-alaba babestu izeneko ikastaroa emango dute KZgunean. Gurasoei zuzendutako ikastaroa da, gaztetxoak edozein webgunetan ibil ez daitezen neurriak hartzeko.

Erraztasun eta onura galantak ematen ditu Internetek, baina horrekin batera, badira webgune batzuk gaztetxoendako aproposak ez direnak. Hala, Aitor Madrid KZguneko arduradunak esan digu asteleheneko ikastaroa Interneten dauden edukiak neurtzeko baliagarria izango dela.

Hasteko, Interneteko Erabiltzaileen Espainiako Elkarteak gurasoei ematen dizkieten zenbait gomendio azalduko dituzte ikastaroan. Horrekin batera, nabigatzaileak aukera ematen du Interneten zein webgune bisitatu ditugun jakiteko, bisitatutako webguneen artxibo historikoa gordetzen duelako. Eta ikastaroan erakutsiko dute hori nola erabili.

Bistan da polizia lanetan ibili gura duenak izango duela horretarako aukera, baina aproposagoa da eduki-aholkulariak ematen duen zerbitzua. Aholkulari horrek Interneteko webguneetako eduki-motak kontrolatuko ditu. Astelehenean, 11:00etatik 12:00etara izango da ikastaroa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak