‘Olentzero’ antzezlana egingo dute bihar, egubakoitza, kultura etxean

Goiena.net 2005ko abe. 22a, 10:42
Bihar, egubakoitza, antzeztuko dute herriko hamar gaztetxok Olentzero izeneko lana, 18:30ean hasita. Bi hilabete eman dituzte antzezlana prestatzen, ludotekan, eta gu atzo izan ginen eurekin, azken entseguetako batean.

Ezin galdu daitekeen lana izango da gaurkoa, herriko gazteek kultura elkartean egingo dutena. Baliteke ikusleak harrituta geratzea Olentzero lanarekin, begirale lanetan dabilen Ainara Olabarrietak azaldu digun moduan: “Guk asmatu dugun istorioa da, bertsio berria, denon artean egindakoa. Istorioa asmatzen hasi ginenean nik hainbat proposamen bota nizkien, baina eurek erabaki zituzten nondik norakoak”.

Eta, istorioaren laburpentxoa egiteko eskatu diogu Ainarari, zerbait kontatzeko, behintzat: “Gazte koadrila batek Olentzerorekin egingo du mendian topo, baina Olentzero min hartuta dago. Gazteek erabakiko dute Olentzerori opariak banatzen laguntzea, baina oztopoak izango dituzte (sorgina), eta baita laguntza ere (maitagarria)”. Ez dugu gehiago aurreratuko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak