Kutxazainak zazpi hilabete egin ditu funtzionatu barik

Goiena 2005ko abe. 6a, 17:20
Hasieran, uste zen kutxazainaren konexioak banda zabalagoa behar zuela ibili ahal izateko, baina herriko jaietarako gura zuten martxan jarri. Orain, Gabonetan dirua atera ahal izatea da Udalekoek gura dutena.

Maiatzean jarri zuten kutxazaina udaletxeko hormetako batean, eta bazirudien egun batetik besterako kontua izango zela martxan jartzea. Bada, abenduan zazpi hilabete egingo ditu kutxazainak udaletxean dirurik eman barik.

"Telefonicak denbora luzea behar izan du antena jartzeko. Orain, antena badago, baina beste norbaitek etorri behar du hori martxan jartzera", azaldu du Joxerra Perezek, Leintz Gatzagako alkateak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak