‘Milioi bat kilometro lur azalean’, Josu Iztuetarekin

Xabier Urtzelai 2005ko urr. 20a, 18:18
Josu Iztueta tolosarra izango da egubakoitz arratsaldean Gatzagako Kultura Etxean (19:00). Milioi bat kilometro lur azalean izeneko lana erakutsiko die gatzagarrei, eta bertara hurbiltzen direnei.

Tolosarrak, diapositiba emanaldiaren bitartez erakutsiko ditu azkeneko 20 urteotan egin dituen bidaiak. Josuk eman dizkigu azalpenak: “Gaztetan furgoneta bat erosi genuen, eta konturatu ginen etxea geurekin eramanez gero merke bidaiatzeko aukera zegoela. Eta, orain dela 20 urte autobus bat hartu, prestatu, eta harekin hasi ginen bidaiatzen”. Autobus bat baino gehiago behar izan dute, baina, Ameriketan eta Afrikan egin dituzten bidaiak egiteko: “Azken 20 urte horien gaineko kontakizuna egingo dugu Gatzagako diapositiba emanaldian”.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak