‘Zarata’ egiten hasteko ordua dela erabaki dute gatzagarrek

Xabier Urtzelai 2005ko ira. 29a, 14:07
Gatzagako herritarrak egubakoitzean elkartuko dira udaletxean (18:30). Garraiobide publikorik ez daukatela-eta protesta egiteko zein mobilizazio egingo dituzten erabakiko dute batzarrean.

Diputaziotik inongo erantzunik jaso ez dutenez, gatzagarrak aspertu dira gora begira egoteaz, eta euren arazoa konpontzeko instituzioetatik ezer gutxi espero dutenez, dagoeneko hasi dira pentsatzen zelan egin protesta.
Egin beharreko mobilizazioak zehazteko elkartuko dira Gatzagako Udaleko, GURELeko, Erretiratuen taldeko, Sorginen taldeko eta Toki Eder elkarteko ordezkariak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak