Iñaki Eguren: “Ez nuke gura lanak hiru edo lau hilabete baino gehiago irautea”

Xabier Urtzelai 2005ko ira. 22a, 17:26
Astelehenean hasi zen AIKIA eraikuntza enpresa urarendako, gasarendako eta saneamendurako hodiak sartzeko lanak egiten. Bertako teknikari Iñaki Egurenekin izan gara lanen gainean berbetan.

Herriaren goialdean dagoen ur biltegian hasi dituzte lanok: “Aste barruan herriraino joango den kanala egin dugu, eta kanal horretan sartuko ditugu uraren eta gasaren hodiak. Gasaren hodia sartzeko, gainera, distantzia batzuk errespetatu behar dira, eta horregatik egin dugu metro bateko zabalerako eta metro eta hamar zentimetroko sakonerako kanala”.

Goialdeko zelaiko lanak egiteko ez dute arazorik izan, baina datorren astean hasiko dira herrian lanean, eta orduan gura beste buruhauste izango ei dituzte: "Kanala errepideraino iristen denean gogotik egin beharko dugu lan. Hasteko, malda moduko bat dago errepidearen gainean, eta gero, errepide mozketak egin beharko ditugu, bertan suteetako ur-hargunea jarriko dugu-eta".

Azkenik, lanak noizko amaituko dituzten galdetzerakoan, Iñaki Egurenek baldintza asko daudela esan digu, eta ezin duela data zehatzik esan. Hori bai, ez luke gurako lanak lau hilabete baino gehiago irautea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak