Hodiak sartzeaz gain, autobus geltokia egin gura dute

Xabier Urtzelai 2005ko uzt. 21a, 12:01
Irailean hasiko dituzte herriko urarendako, gasarendako eta saneamendurako hodi berriak sartzeko lanak, eta lan horiek aprobetxatu gura dituzte Gatzagako goiko sarrerako errepidean ere hainbat lan egiteko.

Alkateak eman digu horren berri: “Behin mendi batek su hartu zuen, eta suhiltzaileen kamioiak zailtasun handiak izan zituen herri barrura sartzeko. Horrekin batera, ura hartzerako orduan ere, ur-harguneak oso presio txikia zuen”. Ur-hargune berriak jartzearekin batera, hodi berriak ere sartuko dituzte, baina lanak ez dira hor bukatuko: “Errepidea zabaldu gura dugu, eta horretarako, behetik gora eginez gero, eskuinaldean dagoen horma botako dugu”. Errepide zati berriak hainbat erabilpen izan ditzake. Herrirako sarrera hobetzea izan daiteke bat, baina autobus geltokia da herritarrek gura dutena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak