Erretiratuen elkartekoak, Toki Eder elkarteko ordezkariak, Sorginak, Gurelekoak, Dorletako Ama Txirrindulari elkartekoak eta Udaleko ordezkariak, guztiak batu ziren Udaleko osoko bilkura aretoan herriak dituen gabezien gainean berba egiteko; eta berba egin bakarri ez, gabezia horiek guztiak konpontzen hasteko eman behar diren pausoak zehazteko.
Esan gabe doa Gatzagak duen gabezia handiena garraiobide publiko eza dela. Eta, hori da Gatzagako bizilagunek egingo duten lehenengo aldarrikapena. Hasteko, Koldo Azkoitia diputatuari gutun bat bidaliko diote uztailean bertan. Eta erantzuten ez badu, gatzagarrek beste neurri batzuk hartuko dituzte, gogorragoak, noski.