Momentuz, alde batera utzi dute Euskal Bizikleta herrira ekartzea

Xabier Urtzelai 2005ko eka. 30a, 14:34
Martitzenean egin zuten Dorletako Ama Txirrindulari Elkartekoek eta Udaleko ordezkariek batzarra. Euskal Bizikletaren, Gatzagako jaietako lasterketaren eta mendiko bizikletako irteeraren gainean egin zuten berba.

Eta batzar horretan erabaki zuten, momentuz, datorren urtean Euskal Bizikleta herrira ekartzeak itxaron egin beharko duela. Alberto Altubek eman dizkigu xehetasunak: “Kontua da, Eibarko antolatzaileek oraindik ez dutela Euskal Telebistarekin hitzarmenik lortu, eta telebistarik ez badago, guri ez zaigu interesatzen lasterketa Gatzagara ekartzea”.

Aurrekontu handia

Lan handia egin behar izateaz gain, Euskal Bizikleta Gatzagara ekartzea ez da batere merkea: “Hasteko, aurrerapen modura 12.000 euro ordaindu beharko genituzke, eta gero, beste 18.000 euro. Guztira, 30.000 euroko aurrekontua behar da lasterketa hori herrira ekartzeko, eta normala den moduan, diru hori emango diguten babesleek publizitatea gura dute ordainetan, eta telebistak eskaintzen du publizitate hori. Horregatik esan diegu antolatzaileei, telebistarik ez badago, ez zaigula interesatzen”.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak