KZgune berrirako, 420 euro

Xabier Urtzelai 2005ko eka. 23a, 12:02
Gatzagako Udalak dagoeneko badaki zenbat ordaindu beharko duen Kzgunearen egoitza berria martxan jartzearren. 420 euroko aurrekontua jaso du.contributors:

Labidea tabernaren ondoan dagoen lokalean jarriko dute KZgunearen lokal berria, orain arte Sormen enpresa egon den lekuan. Orain arte Garro Jauregian egon da KZgunea, ludotekarekin eta liburutegiarekin batera, eta horregatik aldatuko dute lekuz. Dena dela, Kultura zinegotzi Jon Sasiainek esan digu, uste baino garestiagoa izango dela lokal berria egokitzea: “Lehen, lokal horretan Sormen enpresa zegoen, eta uste genuen ezer gutxi egin beharko litzatekeela KZgunea martxan jartzeko. Bilboko Sermicro enpresak aurkeztu digun aurrekontua, baina, uste baino garestiagoa da”.

Lanok egiterakoan, besteak beste, ordenagailu guztiendako Interneteko konexioak jarri beharko dituzte, eta erregistro kutxa: “KZgunekoek lau ordenagailu jarriko dituzte. Bat irakaslearendako izango da, eta gainontzeko hirurak herritarrendako. Eta, Udalak beste bi ordenagailu jarriko ditu, gaztetxoendako".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak