10:40an igaroko da Euskal Bizikleta Gatzagatik

Xabier Urtzelai 2005ko eka. 3a, 17:32
Euskal Bizikletako laugarren etapa egingo dute bihar, ekainak 4, Debagoiena gurutzatuko duena. Murgian (Araba) hasiko dute etapa, 09:55ean, eta 45 minutu geroago iritsiko dira Venta Friara. Gainera, bertan egongo da lasterketako tarteko helmugetako bat.

Berrogehita bi kilometro orduko batazbestekoari eusten badiote, gutxi gorabehera 10:40an iritsiko dira Venta Friara, eta errepide zaharretik egingo dute behera. Gogoratu datorren urtean Gatzagan amaituko dutela Euskal Bizikletako etapa bat, eta baita hurrengo egunekoa hasi ere. Eta, hori antolatzeko egin duten lanagatik jaso dute gatzagarrek saria.

Arlaban atzean utzita, Eskoriatza (10:47), Aretxabaleta (10:53), Arrasate (11:01), eta handik Bergarara (11:10). Soraluze, Eibar eta Elgetara berriro ere, Elorriora jaisteko.

Arratsaldean, 13 kilometroko erlojupekoa egingo dute, Elorrio eta Abadiño artean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak