Joan den apirilaren 28an onartu zuen Gatzagako Udalak herriko azpiegitura orokorra urbanizatzeko lanak egitea. Hala, lanok hasten dituztenean, lur zorua jaso, eta gas hodiak, saneamenduko hodiak, ura, eta etorkizunean beharrezkoak izan daitezkeen beste elementu batzuk ere jartzeko aprobetxatuko dute, zuntz optikoa, besteak beste.
217.850 euroko aurrekontua
Lan horiek egin gura dituzten enpresek ekainaren 20ra arte izango dute euren eskaintza aurkezteko epea. Eta hiru hilabete izango dituzte lanok egiteko. Gas hodiak sartzea izango da lan horien helburu nagusia, baita ura eramaten duten hodi zaharrak aldatzea ere. Horrekin batera, ur-hargune gehiago ere jarriko dituzte. Joan den urtean su-hiltzaileak izan ziren herrian, eta Gatzagan hiru ur-hargune badaude ere, ura botatzeko mahukek ondo funtzionatzeko behar duten gutxieneko presioa ez zen nahikoa. Eta, hori behar den moduan jartzeko ere egingo dituzte lanok.