Hemezortzi ‘sorgin’ abiatu dira egubakoitzean Zamorara, asteburua igarotzera

x.u. 2005ko mai. 5a, 19:58
Sorginak Emakume Taldekoak bihar, egubakoitza, abiatu dira Zamora aldera (16:00etan dute autobusa). Ia lau ordu beharko dituzte Leintz Gatzaga eta Zamora banatzen dituzten 354 kilometroak egiteko.

Leintz Gatzaga, neurri handi baten, emakume barik geratu da, Sorginak taldeko 18 lagun asteburu-pasa joan dira-eta Zamorara. Gainera, ez pentsa bidaia behar baino gehiago prestatu duten, egubakoitzeko gaua non igaroko duten da-eta dakiten gauza bakarra. Ilunkara aldean iritsiko dira Zamorara, eta egun horretan ez dute askorako astirik izango.

Zapatuan, berriz, gida batek lagunduta hiria ezagutu ahal izango dute, baita inguruko herriak ere. Amaia Olabek esan digu bidaian joan direnek, besteak beste, Morales de Toro herria bisitatu eta hango upeltegiak bertatik bertara ikusi gura dituztela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak