“Euskal Bizikleta Gatzagara ekartzea herriari bultzada emateko aitzakia da”

Xabier Urtzelai 2005ko api. 21a, 18:29
Joan den astean aurreratu genizuen herriko lagun talde batek lortu duela Euskal Bizikleta herrira ekartzea. Eta, horretan buru-belarri lanean ibili den lagunetako bat da Alberto Altube. Gauza gaitzena lortu dute, baina oraindik asko dago egiteko.

Alberto Altube da datorren urteko Euskal Bizikleta Leintz Gatzagara ekartzeko lanean ibili den herritarretako bat. Gaitzena egin dute, baina orain, babesle bila hasi behar, 30.000 euro behar dituzte-eta.

Horrekin batera, antolatzaileek uste dute lasterketa egunerako lortu behar dutela Dorletako Santutegia eta Arlabango errepidea lotzen dituen pista asfaltatzea. Alkatearekin izan gara, eta Joxerrak pausoz pauso joan gura du, lehenengo pista egin behar dutela esan digu.

Horrekin batera, Albertok herritarrak animatu gura ditu, lasterketaren egunean laguntzeko gertu egoteko. Horretarako, baina, oraindik gura beste denbora dago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak