Datorren urtean, Euskal Bizikleta Leintz Gatzagan

Xabier Urtzelai 2005ko api. 12a, 18:17
Joan den zapatuan egon ziren Alberto Altube, Manolo Zubillaga eta Jon Sasian Eibarren, Euskal Bizikletako antolatzaileekin berbetan. Euskal Bizikleta herrira ekartzeko asmoarekin joan ziren, eta ondo bete zuten helburua; 2006ko Euskal Bizikletako etapa bat Leintz Gatzagan amaituko da, eta hurrengo egunekoa ere bertan hasiko dute.contributors:

Urteroko egutegia aldatzen ez badute, datorren urteko ekainean gatzagarrak lanpetuta ibiliko dira Euskal Bizikletan antolatzaile lanetan laguntzen. Lasterketa hori Leintz Gatzagara ekartzeko lanean ibili da zazpi-zortzi laguneko taldea, eta baita lortu ere. Gainera, berritasun moduan, orain arte egin diren txirrindularitza lasterketetan ziklistek Gatzagara igo egin badute ere, jakin badakigu, Gatzagan amaituko duten etapan txirrindulariak maldan behera etorriko direla, Araba aldetik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak