Goitik behera eraberrituta, zabalik dago berriro ere Gatza-gain

Xabier Urtzelai 2005ko api. 7a, 20:25
Hiru hilabete itxita egon eta gero, joan den astean ireki zuten Gatza-gain jatetxea. Poliki-poliki hasi dira berriro ere eguneroko lanari erritmoa hartzen. Juan Luisek eta Nereak azaldu digute jatetxean egin dituzten berritasunak.contributors:

Gabonak pasatakoan itxi zuten Gatza-gain jatetxea, eta egin duen negu gogorrak lanak atzeratu baditu ere, joan den astean ireki zuten jatetxea, guztiz eraberrituta. Juan Luis Erañak azaldu digu lan horien zergatia: “Argi instalazio berria jarri gura genuen, eta behin lan horiek egiten hasita, behar den moduko obra egitera animatu ginen. Sukalde txikia geneukan, eta komunetara joateko jangelatik pasa behar zen. Orain, beste leku batean egin dugu sarrera, jangela eta taberna goitik behera aldatu ditugu, eta sukaldea handitu; txukun geratu da”.

Horrez gain, jatetxe ondoan dagoen lursaila ere konpondu egin dute: “Hondeatzeko makina sartu eta lurra berdindu dugu. Gero, lurra landatu eta mahaiak ipiniko ditugu”.


ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak