Leintz Gatzagako Guraso Elkartekoak eskiatzera joango dira egubakoitzean, martxoak 11. Candanchu aldera joango dira eta domekan itzuli. Hala ere, guztiak ez dira bihar joango, etzira arte itxaron beharko dute zenbait lagunek elurretara joateko.
Arazoak ostatuarekin
Aurreko astean jakin zuten GURELeko lagunek ostatu hartu behar zuten tokia ikuskapen baten ondorioz itxi zutela. Hala, egubakoitzean, martxoak 4, bilera egin zuten elkartekoek eta beste ostatu baten bila hasi ziren. Lortu dute lo egiteko tokia, eta zorionez, ez dute txangoa bertan behera utzi behar izan.