Arlaban itxiko dute 13:00etan

Zuriñe Velez de Mendizabal 2005ko ots. 24a, 13:09
Kamioi batek istripua izan du Arlabanen. Kamioia ateratzeko garabiak eraman behar dituzte, eta horregatik trafikoa Gatzagatik bideratuko dute 13:00etatik aurrera.

Arlabanen kamioi batek istripua izan du 10:00ak aldera. Nahiz eta trafikoari eragin ez, kamioia ateratzeko garabiak eraman behar dituzte.

Horrek eragingo dio trafikoari. Izan ere, Herrizaingo sailak Arlaban itxiko duela eman du aditzera. 13:00etan trafikoa Gatzagako bidetik bideratuko dute eta lau orduz egongo da itxita Arlaban.

Autoak Leintz Gatzagako bidetik joango dira; kamioiak-eta, Urkiola eta Barazartik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak