Gatzagarrek zapatuan ospatu zituzten Inauteriak

Zuriñe Velez de Mendizabal 2005ko ots. 7a, 11:00
Zapatuan herri askotan bezala, Leintz Gatzagan ere ospatu zituzten Inauteriak. Gaztetxoek primeran igaro zuten arratsaldean eurentzako prestatutako ekimenetan.

Gatzagako herritarrek zapatuan ospatu zituzten Inauteriak. Arratsaldean gaztetxoen txanda izan zen. Herriko plazan elkartu eta altxorraren bila aritu ziren herritik.

Gauean berriz, elkartean gazte eta helduek batera afaldu zuten. Ondoren, txikiek jolastu eta nagusiek dantza egiteko aukera izan zuten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak