Gatzagarrek zapatuan ospatuko dituzte Inauteriak

Zuriñe Velez de Mendizabal 2005ko ots. 2a, 17:24
Zapatuan, hilak 5, Inauteriak ospatuko dituzte gatzagarrek. Arratsaldean gazteen txanda izango da, eurentzako hainbat jolas antolatu dituzte eta. Gauean berriz, guztiek batera afalduko dute elkartean, eta amaitzeko dantzaldia antolatu dute.

Otsailaren 5ean, zapatua, Leintz Gatzagan Inauteri eguna ospatuko dute. Alde batetik GURELek antolatutako ekimenak izango dira nagusi herrian. 17:00etan herriko plazan elkartzen diren gazteak altxorraren bila jokoan arituko dira. Baina gazteagoek ere izango dute zer egin, pilotalekuan eurentzako jolasak egingo baitituzte GURELeko kideek.

Gauean, berriz, Udalak antolatutako afari egingo dute gatzagarrek. Herritarrak Garro jauregiko bigarren solairuko elkartera joango dira mozorroak soinean dituztela. Besteak beste, frikatxa, arkumea eta postrea hartzeko aukera izango dute bertan. 21:00etan izango da hitzordua. Ondoren, dantzaldia izango dute Garro jauregiko lehenengo solairuan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak