Gipuzkoako herrien euskal izenak, gaur egungo izen ofizialak eta herritarren izenak arautu dituzte Euskaltzaindiak aurkeztu berri duen lanean.
Aldaketak ez dira gehiegi, baina badira batzuk. Leintz Gatzaga, esate baterako, marratxorik gabe idatziko da aurrerantzean; zehar marra bi izen ezberdin ditugunean erabili beharko da, Donostia/San Sebastian, kasu; Bidegoian izenaren ordez Bidania-Goiatz onartzearen alde agertu da Euskaltzaindia; eta eskualde izenak nola izan beharko luketen ere zehaztu du.
Liburuxka, laster
Euskaltzaindia Euskal Herriko lurralde guztietako herri izendegiak egiten ari da. Lapurdi, Zuberoa eta Nafarroa Beherekoa eginak daude jada, eta Gipuzkoakoa da laugarrena. Izendegia laster argitaratuko dute liburuxka moduan, bien bitartean, Euskaltzaindiaren webgunean kontsulta daiteke.