Leintz Gatzagan Saharako errefuxiatuei bidaltzeko produktuak batzen aritu ziren bi astetan. Emakume taldea arduratu zen horiek jasotzeaz. Euren esanetan, lehenengo aldiz esku hartu dugu horrelako ekimen batean, eta oso pozik gaude herritarrek emandako erantzunarekin. Erantzun bikaina izan duela diogu, azukreari dagokionez, 90 kilo batu ditugulako gutxi gorabehera. Gainera, atun latak ehun baino gehiago izan dira, eta konpresak zenbat izan diren esaten ez nuke jakingo, baina pila bat jaso ditugula ezin ukatu, azaldu du.
Leintz Gatzagan jasotako guztia hartu eta Arrasatera eraman zuten. Bertatik kudeatuko dute Arizmendiko zentroetan eta Gatzagan batutakoa Nubi elkarteko lagunek guztia Saharara irits dadin. Kamioi karabanan bidaliko dute otsailean.