Pilota partiduak jokatuko dituzte asteburuan

Zuriñe Velez de Mendizabal 2004ko urr. 27a, 16:49
Asteburuan pilota partiduak jokatuko dituzte Gatzagan. Zapatuan kanporaketak egingo dituzte; finala, berriz, domekan izango da. Biak 17:00etan hasiko dira.

Urriaren 30 eta 31n, pilota partiduak jokatuko dituzte Gatzagan. Bikoteen arteko partidak izango dira. Gatzagarrek osatutako taldeak izango diren arren, eskoriatzarren bat edo beste egongo da asteburuan herrian.

Zapatuan 17:00etan gazteen kanporaketekin emango zaio hasiera. Ondoren, nagusien txanda izango da. Bukatzerakoan, parte-hartzaileek afaria egingo dute.

Domekan, 17:00etan hasita, finala jokatuko dute. Parte-hartzaile guztiek jasoko dute opariren bat.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak