Gatzagan Bigarren Mendi Bizikleta Ibilaldia egingo da domekan

A. Leibar 2004ko ira. 28a, 19:01
Datorren domekan, urriak 3, Gatzagan Bigarren Mendi Bizikleta Ibilaldia egingo da, Dorletako Batzordeak eta Gatzagako Udalak antolatuta. Goizeko 10:00etan hasiko da ibilaldia. Aurretik, 09:00etan, parte hartzaileek izena eman beharko dute San Migel plazan (frontoian).

Ibilaldiaren ezaugarriak

Erdi mailako zailtasuna du ibilaldiak. Guztira, 25 kilometroko luzera izango du mendi martxak. Zailtasunik gogorrena Usakoatxa mendirako igoeran izango dute partehartzaileek. Antolatzaileen esanetan, "ibilaldiak, Gatzagako basoak eta mendiak ezagutzeko aukera paregabea ematen du".

Partehartzaileek opariak eskuratuko dituzte proba bukaeran. Gainera, ibilbide osoan freskagarriak eta jatekoak izango dituzte aukeran. Antolatzaileek parte hartzera animatzen ditu bizikleta zaletuak.

Ibilbidea

Gatzagako mendi ibilaldiaren nondik-norakoa: Gatzagako San Migel plaza – Dorleta – Olaun – Dominaga – Hiruerreketa – Usakoatxa – Landa – Trenbidea - Gure Ametsa – Gastainusketa – Landapai - Maroto azpi – Pagedar – Txarrantxategi – San Martin – Astaisolo –Burdinkurtz - Gatzagako San Migel plaza.

Gazteak eta gurasoak

Aldi berean, gazteentzako ere antolatu dute beste ibilaldi bat: Gure Ametsan hasi, Landara heldu eta berriro buelta. 11:00ak aldera hasiko da eta gaztetxoek gurasoekin egin beharko dute bidea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak