Gaur, irailak 3, hasiko dira Gatzagako Andramaixak

Zuriñe Velez de Mendizabal 2004ko ira. 2a, 17:01
Gaur, egubakoitza, emango diete hasiera Andramaixei. Eguaztenera arte iraungo dute festek, eta azken egunean, ohiturari jarraituz, otxandiarren bisita jasoko dute gatzagarrek.

Gaur hasiko dira Gatzagako Andramaixak. Ekitaldi mordoa antolatu dituzte gaur hasi eta eguaztenera bitartean. Jaiei hasiera emateko, Raflen ezkil emanaldia, hau da, kanpai errepika entzungo da herrian. Gaueko rock kontzertuari esker, jende ugari gerturatzea espero dute antolatzaileek.

Bihar Umeen Eguna ospatuko dute gatzagarrek, eta ekimen desberdinetan parte hartzeko aukera izango dute gaztetxoek.

Bestalde, domekan XXI.txirrindularitza proba egingo da Gatzagan. 80 lagun inguruk hartuko dute parte, eta birritan igo beharko dute Gatzaga lasterketa amaitu aurretik.

Eguaztenean berriz, Amabirjinaren eguna ospatuko du Gatzagak. Hortarako, ohitura zaharrari jarraituz, Otxandioko koadrila etorriko da oinez, eta eguna elkarrekin igaroko dute. Aurten, baina, berritasun bat izango du irailaren 8ak. Izan ere, bi herrien arteko lehen lehia egingo dute: makila proba, pilota partidua, sokatira eta txinga probak prestatu dituzte.

Ziur jaiak aprobetxatzen dituztela herritarrek, eta baita kanpotik etorritakoek ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak